2017ko abenduaren 14an, 17:00etan-Bilboko Burtsa

Crecer+ Orkestraren ekintzailetza eta inbertsio plataformak eta Bizkaiko Foru Aldundiak inbertsio foro hau antolatu dute, bereziki 50 urtetik gorakoei bideratutako gizarte izaerako proiektu ekintzaileei bultzada bat emateko.

Helburu horretara bideratutako produktu edo zerbitzua eskaintzen duten proiektuak aurkezteaz gainera, ekitaldiak zilarrezko ekonomiak, ekintzailetzaren eta inbertsioaren ikuspegitik, eskaintzen dituen aukeren inguruan sentsibilizatzea eta gogoeta egitea ere bilatzen du.

Gainera, Lourdes Morenok startupetan inbertitzeko gakoak azalduko ditu, inbertsioaren ikuspegi kontserbadorearenaren ikuspegitik. Moreno inbertsioetan aditua da eta ongi ezagutzen du Crecer+ plataforma, bertako kide baita.

Ekitaldiaren egitaraua:

  • Manuel Ardanzaren hitzak, Bilboko Burtsako Presidentea.
  • Orkestrako ordezkari baten hitzak
  • Lourdes Morenoren hitzaldia, Startupetan inbertitzeko gakoak. Zergatik gorde gure ondarearen zati bat startupetan inbertitzeko.
  • FRACTALMED arrakasta kasua.
  • 1. proiektua: zaintzaileentzat eta adinekoak diren edo mendekotasunen bat duten pertsonentzat irtenbide bat, kokapena ezagutzeko eta eguneroko bizitzan laguntzeko.
  • 2. proiektua: erabilera bakarreko gailua, merkea, fidagarria, azkarra eta erabiltzeko erraza, minbizia duten gaixoen odolean dauden ADN mutazioak antzemateko.

Forora etorri nahi izanez gero, eman zure izena HEMEN

Zer da zilarrezko ekonomia?

Zilarrezko ekonomia deitzen zaio 50 urtetik gorako pertsonen beharrei erantzuna ematen dieten jarduera ekonomikoen multzoari. Horren barne sartzen dira adinekoek zuzenean erosten dituzten ondasunak eta zerbitzuak, sektore publikoak erosten dituenak eta haiei lotutako zeharkako jarduera ekonomikoak.