Fractalmed kasua Orkestraren Crecer+ plataformak lurraldearen lehiakortasuna ekintzailetza ekosistema suspertuz indartzeko hartu duen konpromisoaren beste erakusle argi bat da.

Inbertsiogileen eta ekintzaileen arteko topagune izateaz gainera, azken urteetan Crecer+ plataforma askotariko erakundeekin –ikerketa zentroak, banka, erakundeak, arrisku kapitala, inkubagailuak edo unibertsitateak– sareak ehuntzen eta hitzarmenak egiten joan da, ekimen askok, horien artean Fractalmedek, beren helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko behar duten adabegia bihurtu arte.

“Gure sarearen helburua da ekintzaileari finantzaketa eskain diezaioketen inguruneko eragileengana iristeko aukera ematea, kontratu, enpresa, banku, inbertsio funts edo BEAZen bidez. Ekintzailetzako ekosistema honetan adabegi izan nahi dugu eta horretan ari gara lanean”

Nagore Ardanza

Orkestrako Crecer+ Inbertsiogileen Sareko ekintzaileen arduraduna

Esklerosi anizkoitza Nerbio Sistema Zentralaren gaixotasun kroniko bat da. Ehun edo organismo baten gogortze patologikoa da, egitura hori osatzen duten ehun konektiboko zelulak modu anormalean eta progresiboan hazten direlako. Gaixotasun hori dute gaur egun, Espainian, 47.000 pertsonak eta munduan, 2.500.000 pertsonak.

Patologia horrek agerraldiak izan ohitu ditu eta hasierako sintomak antzemateko zailak izaten dira. Goiz detektatzeaz, hortaz, lehenengo lesioak kontrolatzen, tratamendua hobetzen eta desgaitasun maila handiagoak saihesten lagunduko luke.

Proiektuak laster argitaratuko ditu azken baliozkotzean lortutako emaitzak eta Euskadin zentro
askotako baliozkotzearen diseinua prestatzen ari da. 1.500 gaixo ingururekin egingo da
baliozkotze hori eta, horrela, Europar Batasuneko bermea lortzeko tresna nahikoak izango ditu
eskura. Horren ondoren, industria farmazeutiko handiarekin elkarrizketak hasiko dira, lizentzia
saltzeko. Finantzaketa osatzeko lanetan ere jarraitzen da, EAEko erakundeek I+Grako ematen
dituzten laguntzetara joz. CFB plataforman ere parte hartzen du eta SPRIko arrisku
kapitalarekin harremanetan hasia da.