Crecer+ plataforma ORKESTRA-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren baitan sortutako ekimena da. Ekosistema ekintzailea sortzea du helburu, start upei laguntza emango diena finantzaketa bilatzerakoan eta inbertsiogileei edo business angelsei aukera emango diena inbertsioak egiteko eta hazteko potentzial handiko proiektu ekintzaileei laguntzeko.

2011n abian jarri zenetik, proiektu honek inbertsiogile eta business angelsen sare sendoa du. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan orotariko sare bakarra da –proiektu mota oro aurkez daitezke bertan, IKTetakoak izan ala ez–.

Crecer+ plataformak banakako inbertsiogileak, inbertsiogile korporatiboak, family officeak eta tokiko inbertsio taldeak biltzen ditu, bertako zein beste autonomia erkidego batzuetako proiektuetan inbertitzeko interesa dutenak.

Crecer+ plataformak bilatzen du:

  • Proiektuak identifikatu eta prestatzea, berehala inbertsioak jasotzeko, “investment ready”.
  • Crecer+ inbertsiogileen sareko kideen eta proiektuak finantzatu ditzaketen beste erakunde batzuen arteko lankidetza bilatzea, elkarrekin inbertitzeko eragiketak ixteko.
  • Finantzaketa iturria, laguntza, harremanak eta abar bilatzen dituzten ekintzaileentzat erreferentzia izatea.

Hauek dira Crecer+ plataformaren ezaugarri bereizgarriak:

  • Enpresetako bakoitzarekin berariazko lan programa garatzea, proiektua foroetan inbertsiogileentzat modu erakargarrian aurkezteko.
  • Foroen ondoren inbertsiogileen eta ekintzaileen artean sortzen diren lan taldeetan parte hartzea, alderdiei hurbilketa, negoziazioa eta finantzaketa eragiketa ixtea errazteko.