emprendedoresCrecer+ plataformak edozein esparru, sektore edo merkatu hobitako proiektu ekintzaile eta berritzaileak jasotzen ditu, hazteko potentzial handikoak. Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsiogile sare orotariko bakarra gara. Hasieratik, inbertsio foroetan sektore askotako inbertsio proiektuak landu eta aurkeztu dira, hasierako fasean (edo hazi fasean): IKTetako plataformak, industria proiektuak, 4.0 industria, medical devices edo kontsumo produktuak

Arrakasta tasa inbertsiogileei aurkeztutako proiektuen % 20 ingurukoa da, eta inbertsio errondaren batez besteko bolumena 200.000 eurokoa da (erronda bakoitzean inbertsiogile bat edo gehiago izan ohi dira).

Proiektu ekintzaileak

Ezagutu Crecer + foroetan aurkeztutako ekimen ekintzaileak

Youtube-n ikusi

*La Caixaren Gizarte Ekintzak finantzatutako bideoak

Abantailak

Crecer+ plataforma 50 inbertsiogile baino gehiagoko sarea da gaur egun. Ekintzailearentzat Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiteko nahia duten pertsonekin elkartzeko aukera paregabea da.

Crecer+ plataformak, hautaketa prozesuaren amaieran, inbertsio foroetara aurkeztera gonbidatzen dituen proiektuentzat programa bat du –investment readiness deitutakoa–, aurkezpena prestatzen laguntzeko. Foroaren aurretiko hautaketa prozesua honakoa da:

  1. Hasierako elkarrizketa: Taldeak foroan parte hartzeko baldintzak betetzen dituen ekintzaileetako bakoitzarekin elkarrizketa bat izango du. Elkarrizketa aurrez aurrekoa edo skype bidezkoa izan daiteke. Bertan, plataformaren ezaugarriak azaltzeaz gainera, ekintzaileari laguntza ematen zaio, ekosistemari buruzko edo finantzaketa eskaintzen duten beste erakunde batzuei buruzko informazioa eskaintzen baitzaio. Proiektuak hautaketa irizpideak betetzen baditu, ekintzaileak fitxa bat beteko du, azken hautaketara iristeko.
  2. Azken hautaketa: Inbertsio foro bakoitza baino hilabete lehenago, hautatutako 8-10 proiektuak bilera baterako deia jasoko dute. Bilera horretan, Crecer+ plataforma kudeatzen duten pertsonez gainera, sareko 2-3 inbertsiogilek ere hartzen dute parte. Bileran, ekintzaileak proiektua labur-labur azaldu behar du (gehienez ere, 10 minutu) eta, aurkezpen horretatik abiatuta, inbertsiogileek proiektuaren inguruan lan egingo dute, ordu bete baino gehiagoz, feedback lagungarria emanez. Bilera horretan bertan, fororako inbertsio potentzialik handiena duten 4-5 proiektu ekintzaileak ere aukeratzen dira.
  3. Inverstment readiness programa: Hautatutako 4-5 proiektuekin, 3 saioko prestatze programa egiten da, berariazko metodologia erabilita, Forora joateko. Bereziki, eta ikuspegi orokorretik, finantza proiekzioak lantzen dira, aurkezpen dokumentua eta proiektuaren ahozko aurkezpena Crecer+ foroko edo antzeko ekitaldietako inbertsiogileen aurrean.
  4. Proiektuen jarraipena foroaren ondoren: Foroaren ondorean, eta inbertsiogileek erakutsitako interesa kontuan hartuta, sarearen kudeatzaileek banakako edo taldeko jarraipen bilera prestatzen dute, inbertsiogileen lehentasunen arabera. Lehenengo bileraren ondoren, sarearen kudeatzaileak bi alderdien esanetara egongo dira hurrengo bileretan.

Crecer+ plataformak urtero 3-4 inbertsio foro antolatzen ditu, otsailean, ekainean eta urrian. Foroa ekintzaileen eta inbertsiogileen topagune da. Aukera paregabea da ekintzaileak bere proiektua aurkeztu eta defendatzeko, bai eta networking egiteko ere.
Crecer+ plataformak sareko kideek elkarrekin inbertsioak egitea errazten du, baita kideek beste erakunde, elkarte edo sare batzuetako inbertsiogileekin inbertitzea ere.
Crecer+ plataformak sareko inbertsiogileek finantzatutako proiektuak tokiko eta estatuko erakunde publikoetara hurbiltzen laguntzen du, eragiketak balankatzeko.

Crecer+ plataforman ekintzaile moduan parte hartzeko

Proiektuak hautatzeko orduan eraginik handiena honako alderdiek dute:

  • Talde ekintzaileak proiektuarekin erakusten duen konpromisoa eta motibazioa
  • Hazteko potentzial handiko proiektua izatea
  • Negozio eredu argia

EKINTZAILEENTZAKO KOSTUAK

  • Fororako prestatzea eta bertan parte hartzea: 400€
  • Arrakastari lotutako fee-a: sareko inbertsiogileekin lortutako inbertsioaren % 5. Soilik inbertsioa egiten bada kobratuko da zenbateko hori.
    Zeharkako zergak ez daude barne.

Informazioa zabaltzeko

Informazioa zabaltzeko, jarri harremanetan pertsona honekin::

Nagore Ardanza
emprendedores.crecermas@orkestra.deusto.es
+34 944 139 006

Eskatu sareko kide izatea

Sar zaitez Crecer+ ekosisteman.

EMAN IZENA