inversoresCrecer+ plataformak banakako inbertsiogileak eta inbertsiogile korporatiboak, ekintzaileak, zuzendariak, Family Office-ak eta arrisku kapitaleko funtsen ordezkariak biltzen ditu.

Inbertsiogileek sare horretara jotzen dute enpresa proiektu berritzaile eta hazteko potentziala dutenetan inbertitzeko, 25.000 eurotik aurrera.

Inbertsioak banaka egin daitezke edo beste batzuekin batera. Hirugarren horiek izan daitezke sareko beste kide batzuk, arrisku kapitaleko funtsak, edo beste inbertsiogile sare batzuetako kideak, beste sareekin harremana estua baita. Crecer+ plataformako kideak inbertsiogile aktiboak dira.

Abantailak

Crecer+ plataformak hainbat iturri erabiltzen ditu proiektuak bilatzeko. Horrela, sareko inbertsiogileen profiletara egokitzen diren proiektuak erakarri nahi izaten ditu. Sareko kideek ere proiektu erakargarriak ekartzen dituzte, beste kide batzuekin batera inbertsioak egin ahal izateko. Gainera, beste erakunde eta inbertsiogile sare batzuekin lankidetzan aritzen gara eta haien proiektuak aurkezten ditugu.

Crecer+ plataformak jasotako proiektuen lehenengo hautaketa egiten du, ordezkatzen dituen inbertsiogileek zehaztutako irizpideak kontuan hartuta. Lehenengo hautaketa horretarako, ekintzailearekin elkarrizketatzen da. Proiektuak lehenengo iragazki hori gainditzen badu, ekintzaileak laburpen fitxa bat beteko du eta inbertsio fororako aurretiko hautaketa fasera igaroko da.

Fororako proiektuen behin betiko hautaketa sareko inbertsiogileek egiten dute, inbertsio foroa baino hilabete lehenago.

Proiektu ekintzaileak hautatu ostean, banakako 3 saio antolatzen dira, berariazko metodologia erabilita, fororako behar bezala prestatuta egoteko. Saio horietan aurreikuspenak eta finantza beharrak lantzen dira, baita aurkezpena ere.

Proiekturen bat, hasierako irizpideak betetzen ez baditu ere, Crecer+ plataformako inbertsiogileren baten interesekoa izan daitekeela ikusiz gero, taldeak zuzenean bidaliko dio informazioa inbertsiogile horri.

Foroaren ondorean, eta inbertsiogileek erakutsitako interesa kontuan hartuta, sarearen kudeatzaileek banakako edo taldeko jarraipen bilera prestatzen dute, inbertsiogileen lehentasunen arabera. Lehenengo bileraren ondoren, sarearen kudeatzaileak bi alderdien esanetara egongo dira hurrengo bileretan.

Crecer+ plataformako kide izateko

Hauek dira Crecer+ plataformako kide izateko baldintzak:

  • Inbertitzeko nahia izatea.
  • Urteko kuotak ordaintzea:
    • 450 euro. Taldeko inbertsiogile kuota (enpresa, funtsa, ondarearen kudeatzailea edo banakako inbertsiogileen taldea).
    • 290 euro. Banakako kuota

Zeharkako zergak ez daude barne.
Kuota bereziak ere badira. Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Informazioa zabaltzeko

Informazioa zabaltzeko, jarri harremanetan pertsona honekin:

Nagore Ardanza
inversores.crecermas@orkestra.deusto.es
+34 944 139 006

Eskatu sareko kide izatea

Sar zaitez Euskal Autonomia Erkidegoko startupentzako inbertsiogileen sarean.

EGIN ZAITEZ SAREKO KIDE