Crecer+ sareak laguntzaileen sare bat eta lankidetza itunak ditu ekintzailetzari eta inbertsioari lotutako erakundeekin. Lankidetza hitzarmen eta itun horien helburua da ekosistema ekintzailea bultzatzea. Crecer+ sareak erakunde laguntzaileen eskuetatik iristen diren proiektu ekintzaileak jasotzen ditu eta, bestalde, inbertsioak bilatzen ditu bere sareetan, potentzial handiko proiektuek beren negozio helburuan aurrera egiteko beharrezko bultzada lor dezaten.

AEBAN-Business Angelsen sareen Espainiako sareko kide gara, baita EBAN Europako sareko kide ere. Gainera, lankidetza hitzarmenak ditugu Deustuko Unibertsitatearekin, zehazki, Deusto Business Alumnirekin (DBA), Deusto Alumnirekin eta Deustotech-ekin.

2016an beste erakunde batzuekin lankidetza hitzarmenak lortu nahi ditugu, elkarrekin Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetzari laguntzeko eta inbertsio kultura sustatzeko. Inbertsiogileentzat eta ekintzaileentzat sare egokia sortzen jarraitu nahi dugu.

Itunak

OBRA SOCIAL LA CAIXA

La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzari esker, Crecer +ekimenak sustapen bideoak egiten ditu eta proiektu ekintzaileek foroetan parte hartzeko ordaindu behar duten kuota estaltzen du.

Webgunera joan

GAZTENPRESA

Crecer + ekimenak, Gaztenpresarekin batera, mentoring eta laguntza zerbitzu gehigarri bat eskaintzen du finantzazio ekintzailearekin lotutako alderdietan.

Webgunera joan