1. Webgune honen jabearen identitatea

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, betetzeko, jakinarazi nahi dizugu www.crecermas.es webgunearen jabea honakoa dela:

  • Sozietatearen izena: Instituto Vasco de Competitividad- Fundación Deusto
  • IFK: G95183828
  • Helbidea: Paseo Mundaiz, 50. 20012. Donostia – San Sebastián
  • Telefonoa: 943 297 327
  • Helbide elektronikoa: secretaria@orkestra.deusto.es

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetara sartuta, “Erabiltzailea” izango zara. Erabiltzaile izateak esan nahi du berariaz onartzen dituzula, inongo salbuespenik gabe, www.crecermas.es helbidean, webgunera sartzen zaren unean, argitaratuta dauden baldintza orokorrak. Horrenbestez, erabiltzaileak baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, webgunera sartu eta bertatik eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzen dituen bakoitzean. Izan ere, baldintza orokorrak alda daitezke.

Erabiltzailetzat hartuko da www.crecermas.es webgunean garatzen diren zerbitzuetan eta jardueretan –doanekoak ala ordainduak– sartu, nabigatu, erabili edo parte hartzen duen pertsona oro.

2.1. Helburua eta aplikazio eremua

Erabilerarako baldintza orokor hauek www.crecermas.es webgunerako sarbidea, nabigatzea eta erabilera arautzen dute, baita bertako edukiak erabiltzetik ondorioztatutako erantzukizunak ere. Eduki horien artean daude testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak eta Espainian eta nazioartean jabetza intelektualari eta industrialari buruzko legeek eta itunek babestutako beste edozein sorkuntza ere.

Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak zerbitzu bereziak erabiltzeko eta/edo kontratatzeko aplikatuko diren baldintza zehatzak erabaki ahal izango ditu. Horrela eginez gero, baldintza orokor hauek baldintza berezien osagarri izango dira.

2.2. Sartzeko baldintzak eta zerbitzuen erabilera

  1. www.crecermas.es webgunerako sarbidea askea eta doanekoa da. Baina gerta liteke zerbitzu eta eduki batzuetara iristeko aldez aurretik zerbitzu edo produktu bat kontratatu behar izatea. Kasu horietan, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak baldintza bereziak zehaztuko ditu eta erabiltzailearen eskura jarriko ditu zerbitzua edo produktua kontratatu aurretik.
  2. Webgune honetako zerbitzuak erabili nahi dituzten adingabekoek gurasoen, tutoreen edo lege ordezkarien aurretiko baimena behar dute. Gurasoak, tutoreak edo lege ordezkariak izango dira beren ardurapean dauden adingabekoek egindako ekintzen erantzule bakarrak.
  3. Erabiltzaileak, uneoro, webgune honetako zerbitzuak legez erabili beharko ditu, baldintza orokor hauek, indarrean dagoen legeria, morala, ordena publikoa eta Interneten orokorrean onartutako jardunbideak errespetatuta.
  4. Erabiltzaileak ziurtatzen du web honetan harpidetza egiteko dauden formularioetan emandako informazioa legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen ardura da informazio horren inguruko edozein aldaketaren berri Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuari berehala ematea.
  5. Erabiltzaileak ez du horrelakorik egingo: web honetako sistema informatikoak kaltetzea edo aldatzea helburu duten birusak, programak, makroak edo karaktereen beste edozein segida sartu; gainerako erabiltzaileei sarbidea eragotzi, baliabideak gehiegikeriaz kontsumituz; web honetako datuak publizitate helburuetarako eskuratu; web honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarri; web honetako zerbitzuez baliatuz jabetza intelektualari, industria sekretuei, kontratu bidezko konpromisoei, hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate eskubideari kalte egin diezaieketen ekintzak aurrera eraman; lehia desleialeko eta legez kanpoko publizitateko ekintzak aurrera eraman.
  6. Zerbitzu bat www.crecermas.es-en erabiltzeko eta/edo kontratatzeko erabiltzaileak erregistratu beharko balu, informazio egiazkoa eta legezkoa emateko erantzukizuna du. Erregistroa egin ondoren, erabiltzaileari pasahitza ematen bazaio, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du zerbitzu horietara sartzeko pasahitza kontu handiz erabiltzeko eta sekretupean gordetzeko. Horrenbestez, erabiltzaileak dira emandako edozein identifikatzaile eta/edo pasahitz egoki zaindu eta konfidentzialtasunez kudeatzeko arduradunak. Identifikatzaile eta/edo pasahitz horiek, ez aldi baterako eta ez betiko, beste inori ez uzteko konpromisoa hartzen dute. Halaber, ez diete inori sarbiderik emango. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu legezkoa ez den hirugarren batek zerbitzuak legez kanpo erabiltzearen ondorioak, horretarako erabiltzaileak konturik gabe kudeatu duen edo galdu duen pasahitza erabiltzen badu. Pasahitzak norbaitek lapurtzen, galtzen edo baimenik gabe erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da egoera horren berri Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuari berehala ematea, pasahitzak baliorik gabe uzteko. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua ez da baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzule, erabiltzaileak Orkestrari aurreko atalean aipatutakoa jakinarazi ez badio.

2.3 Cookien politika

Zer dira cookiak?

Cookiak testu fitxategi txikiak dira, kalterik eragiten ez dutenak. Zure ekipoan deskargatuko dira, web orri batera sartzerakoan.

Ez dira birusak; interneten zerbitzu ugari eskaintzeko funtsezko egitekoa duten tresnak dira. Besteak beste, cookiek aukera ematen dute webean nabigatzeko lehenesten duzun hizkuntza gogoratzeko, webgunearen funtzionalitateak optimizatzeko estatistikak biltzeko, edo gure edukiak zure gizarte sareetan partekatzeko.

Nolako cookie motak daude?

  • Cookie teknikoak: Oinarrizkoenak dira. Besteak beste, aukera ematen dute jakiteko noiz ari den pertsona bat nabigatzen edo noiz den aplikazio automatizatu bat, edo erabiltzailea anonimoa den ala erregistratua. Informazio hori garrantzitsua de edozein web dinamikotarako.
  • Pertsonalizatzeko cookiak: erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzura sartzeko, ezaugarri pertsonalizatu batzuekin. Ezaugarri horien artean daude hizkuntza, eskualdeko konfigurazioa, etab.
  • Analisirako cookiak: erabiltzaileen kopurua zenbateko aukera ematen dute eta ondoren, gure webaren erabileraren neurketa eta estatistikako analisia egin daiteke.
  • Publizitateko cookiak: Publizitate mezuak erakusten dituzte zure nabigazio ohituren, jatorrizko lurraldearen, hizkuntzaren eta abarren arabera.
  • Publizitateko portaeraren araberako cookiak: Publizitateko guneak ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute. Cookie horiek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, nabigatzeko ohiturak etengabe aztertuta. Horrela, profil berezi bat eraiki ahal izango dute, eta publizitatea profil horren arabera erakutsi.

Zer dira webgunearen beraren cookiak eta zer hirugarrenen cookiak?

Webgunearen beraren cookiak bisitatzen ari zaren web orriak sortzen ditu; hirugarrenen cookiak kanpoko zerbitzu eta hornitzaileek sortzen dituzte, esate baterako, Facebook, Twitter, Google, etab.

Webgune honetan erabiltzen diren cookiak

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren gomendioak kontuan hartuta, hurrengo lerroetan webgune honen cookien erabilera zehaztuko dugu, ahalik eta informaziorik osoena izan dezazun.

Webguneak ondoko cookiak erabiltzen ditu:

  • Saioari lotutako cookiak: webgunearen cookien politika onartzen duzula gordetzeko eta horrela, ohar hori berriro ez ateratzeko.

Gainera, webgune honetan hirugarrenen beste cookie hauek erabiltzen dira:

  • Google Analyticis: Cookiak biltegiratzen ditu web honen trafikoaren eta bisiten inguruko estatistikak egiteko. Webgune hau erabiltzerakoan, ontzat ematen duzu Googlek zuri buruzko informazioa tratatzea. Horrenbestez, horri lotutako edozein eskubide gauzatu nahi izanez gero, zuzenean jarri beharko duzu harremanetan Googlerekin. Enpresa horrek cookiak AEBetan dauden zerbitzarietan gordetzen ditu eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa du, sistemak funtzionatzeko beharrezkoa ez denean edo legeak horretara behartzen ez duenean izan ezik. Googleren arabera, sistemak ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Portu Seguruko Hitzarmenera atxikita dago. Beraz, bermatzen du transferitutako datu guztiak Europako araudiaren araberako babes mailarekin erabiliko direla. Gai horri buruzko informazioa esteka honetan kontsulta dezakezu. Googlek cookiak nola erabiltzen dituen jakin nahi baduzu, hona hemen beste esteka hau.
  • Google Maps: Gure orrialde batzuk Googlek emandako mapa interaktiboak dituzte. Googlek cookieak jartzen ditu informazioa eta zure mapekiko eta kokapen geografikoak ikusteko lehentasunak gordetzeko, orrialdeetan txertatuta dauden mapei lotutako Googlen beste zerbitzu batzuez gain. Googlen pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago lortzeko hurrengo esteka kontsulta dezakezu. Google Mapsen zerbitzu-baldintzen inguruko informazio zehatza esteka honetan aurkitu dezakezu.
  • Youtube: Youtube eta Google Youtube Googleren zerbitzu bat da. Bertan, erabiltzaileek bideoak igo eta partekatu ditzakete. Youtubek bere cookiak erabiltzen ditu, “VISITOR_INFO_LIVE” eta “YSC” esate baterako. Gainera, Googleren cookiak ere erabiltzen ditu, erabiltzailea eta haren lehentasunak identifikatzeko. Googleren cookie politikei buruzko informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan.
  • Vimeo: geure webeko bideoetako asko erakusteko, Vimeok eskaintzen duen erreproduzitzailea erabiltzen dugu. Bideoetan oinarritutako gizarte sarea da, bideo digitalak partekatzeko, gordetzeko eta komentatzeko aukera ematen duena. Erreproduzitzaile horrek cookie batzuk behar ditu bideoak erreproduzitzeko. Vimeok hainbat cookie mota erabiltzen ditu, bere zerbitzua eskaintzeko eta erabilera aztertzeko. Cookie horietako batzuk beharrezkoak dira bideo pribatuak edo albumak ikusteko; beste batzuk erabiltzailea konektatzeko erabiltzen dira, hizkuntza lehentasunak gordetzeko, bolumena, etab.; beste cookie batzuk erabiltzen dira zerbitzua nola erabiltzen den arakatzeko eta horrela, hobekuntzak eskaintzeko, etab. Hurrengo estekan azaltzen da Vimeok erabiltzen dituen cookien zerrenda eta cookie bakoitzean gordetzen den informazioa. Informazio gehiago, ondoko helbidean:http://vimeo.com/cookie_policy
  • Gizarte sareak: Gure webak gizarte sareen pluginak erabiltzen ditu, gure erabiltzaileek aukera izan dezaten webeko edukia partekatzeko Twitter, Facebook, Google+, Pinterest eta Linkedinen.
    Gizarte sare horietako bakoitzaren pribatutasun politikari buruzko informazio gehiago izango duzu ondoko esteketan:

Nola desaktibatu gure cookiak (edo beste edozein cookie)

Nabigatzaile gehienek cookiak modu automatikoan onartzen dituzte. Baina zure nabigatzailearen konfigurazioa alda dezakezu, zure ekipoan instalatutako cookiak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Ondoko esteketan, cookien lehentasunak konfiguratzeko laguntza aurkituko duzu, nabigatzaile nagusietarako:

Cookie guztiak desaktibatzea erabakitzen baduzu, baliteke zerbitzuaren kalitatea eta azkartasuna gutxitzea. Gainera, web honek eskaintzen dituen zerbitzu edo atal batzuetarako sarbidea gal dezakezu.

Ohar gehigarriak

  • Web honek eta bere lege ordezkariek ez dute bere gain hartzen cookie politika honetan aipatutako hirugarrenen pribatutasun politiken edukiaren eta egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna.
  • Web nabigatzaileek cookiak biltegiratzen dituzte eta tresna horietatik gauzatu ahal izango da cookiak ezabatzeko edo desaktibatzeko eskubidea. Web honek eta bere lege ordezkariek ezin dute bermatu aipatutako nabigatzaileek cookiak modu egokiak edo desegokian erabiliko dituzten.
  • Zenbaitetan, beharrezkoa da cookiak instalatzea nabigatzaileak ahantz ez dezan ez dituzula cookiak onartzen.
  • Google Analytics-en cookiei dagokienez, enpresak cookiak AEBetan dauden zerbitzarietan gordetzen ditu eta hirugarrenekin ez partekatzeko konpromisoa du, sistemak funtzionatzeko beharrezkoa ez denean edo legeak horretara behartzen ez duenean izan ezik. Googleren arabera, sistemak ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. enpresa Portu Seguruko Hitzarmenera atxikita dago. Beraz, bermatzen du transferitutako datu guztiak Europako araudiaren araberako babes mailarekin erabiliko direla. Gai horri buruzko informazioa esteka honetan kontsulta dezakezu. Googlek cookiak nola erabiltzen dituen jakin nahi baduzu, hona hemen beste esteka hau.
  • Cookien politikari buruzko edozein zalantza edo galdera egin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, harremanetako atalean azaltzen diren bideetatik.

3. Jabetza intelektualari eta industria jabetzari buruzko eskubideak

  • Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutua da www.crecermas.es webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektualeko eta industria jabetzeko eskubideen titularra. Elementu horien artean sartzen dira marka, merkataritza izena eta ikur bereizgarria ere. Zehazki, baina zerrenda mugatu gabe, egile eskubideek babesten dituzte webgune honetako diseinu grafikoa, kode iturria, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak eta gainerako elementu guztiak.
  • www.crecermas.es gunera sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak bere jabetza intelektualeko eta industria jabetzeko eskubideei uko egiten dienik edo eskubide horiek erabiltzaileari ematen dizkionik, baimen osoaren edo zatikakoaren bidez.
  • Horregatik, erabiltzaileak onartzen du www.crecermas.es webguneko eduki guztiak edo edukien zati bat Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren berariazko eta idatzizko baimenik gabe erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, jendaurrean komunikatzea eta, oro har, ustiatzea, edozein prozedura erabiliz, erakundearen jabetza intelektualeko eta/edo industria jabetzako eskubideak urratzea dela.
  • www.crecermas.es-i, Internet bidez, borondatez eman zaion informazio oro (oharrak, iradokizunak, ideiak, grafikoak eta abar barne hartuta), datu pertsonala ez bada, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren jabetza esklusibokoa izango da. Hortaz, erakundeak informazio hori erabiltzeko mugarik gabeko eskubidea izango du, eta ez dio ez pertsona horri eta ez beste inori horren truke ezer ordainduko.

4. Erantzukizunen eta bermeen eraentza

  1. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ez du bermatzen www.crecermas.es webguneko zerbitzuen edo informazioaren legezkotasuna, fidagarritasuna, baliagarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna. Horrenbestez, ez du bere gain hartzen ez zuzeneko eta ez zeharkako erantzukizunik erabiltzailearen baliagarritasunak edo igurikimenak betetzen ez direlako sor litezkeen edonolako kalte eta galerengatik.
  2. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak adierazten du bere eskuetan dauden eta teknologiak ahalbidetzen dizkion neurri tekniko eta antolaketakoak hartu dituela webak egoki funtzionatzeko eta birus edo osagai kaltegarriak saihesteko. Hala ere, ezin du bere gain hartu ondokoen erantzukizuna: (a) www.crecermas.es webguneko edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea eta sor daitekeen edozein akats zuzentzea; (c) www.crecermas.es webgunean birusik eta/edo osagai kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun neurriak gaindiezinak izatea; (e) www.crecermas.es webgunearen segurtasun sistemak urratzen dituen edonork eragindako kalteak eta galerak.
  3. Erabiltzailea da, hirugarrenen aurrean, zuzenean edo bere izenean www.crecermas.es webgunera bidali duen edozein komunikazioren erantzule bakarra, baita web honetako edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzearen erantzulea ere.
  4. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak beretzat gordetzen du www.crecermas.es webgunerako sarbidea aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko eskubidea, webgunearen mantentze lanetarako, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko. Egoerak horretarako aukerarik ematen badu, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak webean ohar bat argitaratuko du, garaiz, zerbitzuak noiz etengo diren jakinarazteko.
  5. www.crecermas.es webgunean dauden beste web orri batzuetarako estekek beste webgune batzuetara eramango zaituzte. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ez du webgune horien gaineko erantzukizunik hartzen, ez baitu haien gaineko inongo kontrolik. Esteka horiek ematen ditu erabiltzaileari bestelako informazio iturri batzuk eskaintzeko, baina erabiltzailea bere erantzukizunpean sartuko da webgune horietako edukietara, webgune horietan zehaztutako erabilera baldintzak aintzat hartuta.
  6. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak ez du bere gain hartzen erabiltzaileek bere webguneko edukiekin eta zerbitzuekin egiten duten erabilera. Horrenbestez, ez du bermatzen erabiltzaileek edukiak eta zerbitzuak erabiltzerakoan erabilerarako baldintza oroko hauek betetzea eta behar den kontuaz jokatzea.

5. Iraupena eta aldaketa

  1. Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak beretzat gordetzen du webgunerako sarbideari lotutako baldintza orokor hauek, osorik edo zatiren batean, aldatzeko eskubidea. Aldaketak webean argitaratuko dira. Gainera, webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egin ahal izango ditu, aurretik jakinarazi gabe. Horrenbestez, edukiak eta zerbitzuak aldatu, kendu edo erantsi ahal izango ditu, baita horiek aurkezteko modua eta kokapena ere. Horrenbestez, indarrean dauden baldintza orokorrak erabiltzailea www.crecermas.es webgunean sartzen denean argitaratuta daudenak izango dira. Erabiltzaileak aldiro-aldiro irakurri beharko ditu baldintza horiek.
  2. Baldintza zehatzetan adostutakoa edozer izanik ere, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak web orri honetako edukietarako sarbidea bukatu, eten edo moztu ahal izango du edonoiz, aldez aurretik jakinarazi gabe. Erabiltzaileak ez du inongo kalte ordainik eskatzeko eskubiderik izango.

6. Aplikatzeko legeria eta jurisdikzio eskumena

Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren eta erabiltzailearen arteko harremanak legeria aplikagarriaren eta jurisdikzio eskumenaren inguruan indarrean dagoen legerian jasotakoaren arabera gauzatuko dira. Hala eta guztiz ere, araudiak bi aldeei aukera ematen dienean foruaz baliatzeko, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta erabiltzaileak Donostia hiriko epaitegi eta auzitegien jurisdikziopean jartzen dira, bakoitzari dagokion foruari berariaz uko eginda.